Syriza babesteko elkarretaratzea, igandean, Bilbon

Berria -

2015eko urtarrilak 23
Greziako herritar gehienek pairatzen duten egoera «jasangaitzaren» inguruan itxaropena eragiten duen aukera bat badagoela iritzita, Syriza alderdiari babesa agertu diote Euskal Herriko ezkerreko eragile politiko eta sozial ugarik. Igandean, Greziako hauteskundeekin bat, elkarretaratzea egingo du Syrizarekin elkarteak Bilboko Arriaga plazan, 12:00etan. Syrizak «bide egokian doan eraldaketa aukera bat» ordezkatzen duela adierazi du EHBildu, Ezker Anitza, EPK, Gazte Komunistak, CCOO, Mundu Bat, Gorripidea eta beste hainbat eragile biltzen dituen elkarteak, eta Greziako bozak «troika eta kapitalaren Europa gelditzeko erabakigarriak» izango direla adierazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna