BIHAR GASTEIZEN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Amaia Iturrioz Etxaniz
Urretxu (1993)
Eskolarteko txapelketetan hasi zen jendaurrean kantuan, eta gazte sariketa ugaritan hartu izan du parte, baita 2011ko, 2015eko eta 2019ko Gipuzkoako Txapelketetan ere. 2022koa du lehen Euskal Herriko Txapelketa.

Haritz Mujika Lasa
Asteasu (1995)
Asteasuko bertso eskolan hasi zen bertsotan, 8 urterekin. Hainbat sariketa irabazi ditu geroztik: Lizardi, Osinalde, Erniarratz... Bitan izan da Gipuzkoako Txapelketan, eta aurtengoa du lehen Txapelketa Nagusia.

Iban Urdangarin Lardizabal
Ataun (1985)
14 urte zituela egin zuen bere lehen plaza, Legazpiko elkarte bateko afarian. Bi aldiz izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta aurten bigarren aldiz izango da Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.

Manex Agirre Arriolabengoa
Aramaio (1982)
2011n eta 2015ean Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen, eta 2022koan, txapeldunorde. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Beraz, bigarren aldia du aurtengoa.

Miren Artetxe Sarasola
Hendaia (1985)
Umetanzaletu zen bertsotara, aitaren eta aitonaren eraginez. Txapeldunorde izan zen 2021eko Zuberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako Txapelketan, eta laugarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa.

Xabat Galletebeitia Abaroa
Lekeitio (1986)
Umetan hasi zen bertsotan. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko Poto bertso eskoletako kidea da egun. Lau aldiz izan da Bizkaiko Txapelketako finalean, eta aurten bigarrengoz arituko da Txapelketa Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.