Musika. Larra Bideak 'Larra Bideak'

Errepide bakartietarako musika

Argitalpena: Egilea editore.

Andoni Tolosa -

2019ko martxoak 24

Ez dakit zergatik ote den, baina, batzuetan, lehenengo kantuaren lehenengo akordea entzunda badakizu diskoa gustatuko zaizula. Ezin zehaztuzko sentsazioa da, intuizio moduko bat, gutxitan huts egiten duena. Nork daki zergatik gertatzen den, zeren araberako ustea den hori, zer hartzen duen kontuan zure buruak hori ebazteko, baina horixe gertatu zait Iñaki Larraiotzen lehenengo lan honekin, eta ez uste, diskoak entzunaren entzunez, ez da askotan gertatzen zaidan zerbait.

Egia da Zoruak kantuari sarrera egiten dion gitarra sotil, biluzi eta erritmiko horrek dagoeneko asko eman dezakeela aditzera bere bakardadean, baina ondoren datorren balearen konkorra da, nolabait, hipnotizatzen zaituena. Ahots gozoa, kantaera apur bat utzia (kantuen giro eta melodiei ederki itsasten zaiona), ezer berezirik ez, antza, baina kantu ederra da, dirdira handirik gabea; baina noiztik behar du dirdira melodia on batek, nahiz eta sinplea izan (edo agian horregatik). Erritmo apur bat gehiagorekin hasten da Lemak, hurrengoa, bateria suabe bat, eta harmonika dena janzteko. Diskoko kanturik alaiena. Beraz, bigarrenarekin badakizu pop-folk barnerakoiez beteko zaizula gela hurrengo ordu erdian. Berriro ere, sentsazio bera, ezer berezirik ez, baina zer ondo funtzionatzen duen leloak, argitasun apur bat zabalduz inguruan.

Moteletik doa hirugarrena, geldo datoz Koreografia-ren hitzak, silabaz silaba ahoskatuta bezala, eta bi gitarra jokoan; akustikoa lehenengoa, oinarria jarriz, eta elektrikoa bigarrena, gero eta presenteago dauden marrazkiak eginez, baina, bateriak azken minutu bat eskaintzen dio kantuari, eta gora egiten du, zarata handirik gabe, baina irmo. Beste kantuak ere ez du entzulea asko estutuko, nahiz eta hasieratik bateriarekin eta baxuarekin jantzita etorri. Leloak egiten ere sotila da kantaria. Ez dakit badagoen Abuztua baino balada geldoagoa egiterik; metronomoa ere nekatuta dabilela dirudi, eta zure alboan belarrira xuxurlatzen dizun ahots hori. Epikoagoa da Su, hasiera hasieratik, nolabait, rockeroagoa, danbor urrunak, giroa lantzen du kantuak eta entzulea hartara eramaten duelarik. Onena, ordea, bukaeran dago, ukeleleak erakusten digulako zer alde txikia dagoen zeruaren eta zoruaren artean, nahiz eta zeruak musika-tresna gehiago eduki. Ez da bukaera txarra, laburra egiten den zazpi kantuko bildumarako.

Disko garbia da, artifiziorik ia gabekoa, sinplea ustez, baina gozamenerako tartea ematen duena. Gustu ona duen eta esateko asko eduki dezakeen kantari baten bisita-txartel ezin hobea da, nahiz eta, esan bezala, laburra izan. Egin proba, jarri autoan mendi-errepide bakartiren batean gidatzen ari zarela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna