Albistea entzun

Gazteentzat sinesgarriagoak dira egunkarien guneak, telebista baino

Europako zortzi estatutan egin duten ikerketak belaunaldien arteko aldeak nabarmendu ditu
Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2018ko azaroak 18

Belaunaldien arteko arrakala handitzen ari da, informazio iturririk gogokoenei dagokienez behintzat. AEBetako Pew Research Center erakundeak ikerketa bat egin du Europako mendebaldeko gazteen artean, eta ondorio nagusia hauxe da: 30 urtetik beherako europarrak telebistako albistegietatik urrundu dira, eta, informatzeko, nahiago dituzte egunkarietako webguneak.

Zortzi estatutan egin dute ikerketa: Alemanian, Danimarkan, Erresuma Batuan, Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Italian eta Suedian. 18 eta 30 urte artekoak kritiko dira hedabideekin: zortzi estatuetatik bostetan, 50 urtetik gorakoek baino askoz mesfidatiagoak dira haiekin. Alemanian, Herbehereetan eta Suedian, gazteen erdiek baino gehiagok esaten dute hedabideak fidagarriak direla, baina kopurua ez da haietan %57 (Suedia) baino handiagoa. Gazteak Espainiako hedabideekin fidatzen dira gutxien (%26). Frantzia salbuespena da: gazteak 50 urtetik gorakoak baino hiru puntu gehiago fio dira hedabideez (%37).

Baina belaunaldien arteko aldaketarik nabarmenena, ikerketaren arabera, konfiantzazko informazio iturrietan dago. Gazteek, oro har, 50 urtetik gorakoek baino bi aldiz gehiago kontsumitzen dituzte albisteak Interneten bidez, telebistan baino. Zaharrenentzat, ordea, telebista da informazio iturri nagusia. Esaterako: Frantzian 50 urtetik gorakoen %86k egunero ikusten dituzte telebistako albistegiak; gazteen artean, ordea, %44k bakarrik. Espainian %89 eta %68 dira proportzioak. Danimarkan eta Frantzian, telebistako albistegirik inoiz ikusten ez duten gazteen kopurua %24 da; Espainian, %10.

Horrez gain, estatuz estatu eta hedabidez hedabide aztertuta, egunkarien webguneak dira gazteen informazio iturririk gogokoenak. Edonola ere, gazteek askoz gutxiago irakurtzen dituzte paperezko egunkariak zaharragoek baino: 30 urtetik beherakoek, erdia irakurtzen dute paperean egunero, 30-49 urte artekoekin konparatuta, eta, are gutxiago, 50 urtetik gorakoekin parekatuta.

Sare sozialak, iturri

Gazteen artean askoz ohikoagoa da sare sozialak edo Interneteko bilatzaileak aipatzea informazio iturri gisa: Facebook aipatzen dute %5ek, zortzi herrialdetatik zazpitan. Espainian, Twitter ere aipatzen dute informazio iturri nagusi gisa. Ikerketak ez du argitzen, halere, sare sozialen bidez jasotzen den informazio hori zenbatetan den hedabideen artikuluen aipamenak. Edonola ere, 50 urtetik gorakoek askoz gutxiago aipatzen dituzte sare sozialak edo bilatzaileak. Salbuespena Google da, eta Italian izan da: %5ek aipatu dute han.

Nabarmentzekoa da hedabide publikoek Europako hegoaldeko herrialdeetako gazteen artean galdu duten pisua: Espainian, Frantzian eta Italian, gazteek ez dituzte aipatzen hiru informazio iturri nagusien artean. Pew zentroak 16.114 helduri galdetu zien ikerketa egiteko, iazko udazkenean, eta horietatik 2.970 pertsona 30 urte baino gazteagoak ziren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Aldatu egin behar da zientziaren sistema patriarkala»

Jakes Goikoetxea

Hemeretzi emakume zientzialariren istorioak bildu ditu Etxebestek liburu batean. Guztiek egin behar izan zieten aurre gizonei eta gizonek eraikitako gizarteari eta zientzia sistemari.
 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Hazien zaindariak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Neiker ikerketa zentroak bertako laboreen ehunka hazi dauzka gordeta Arkautiko germoplasma bankuan. Antzinakoak jaso, gorde eta hobetzen dituzte bertan. Erreferentziazkoak eta bakarrak dira patataren alorrean, baina han daude Euskal Herriko garai bateko babarrun, tomate, piper, gari, garagar eta olo haziak ere, nahi dituenaren esku.

Aitziber Garmendia, Barry Manley eta Jon Plazaola, <em>Barre librea</em> saioaren grabaketan; atzean, Jon Olivares. ©JON URBE / FOKU

Barry libre eta Marte librea

Urtzi Urkizu

Giro onean grabatzen dute astelehenero 'Barre librea', ETB1ek ostegunean ematen duen bakarrizketa saioa. Casting bat egin zuten, eta aurpegi berriei aukera emateko baliatzen ari dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna