Noiz sortua: 2019-06-30 00:30:00

Musika. Maraca Diablo 'El regreso del niño indio'

Maraken astindua

Argitalpena: Egilea editore.

Julen Azpitarte -

2019ko ekainak 30

Maraca Diabloren atzean Mendaroko Munlet bikoteko Ina Iriondo Herr Professor gitarra jotzailea dago, eta elektro-punk egitasmo hori bere ahalegin nagusia bada ere, Maraca Diablo aintzat hartu beharreko proiektua da. Inak, halere, oso lantzen behin astintzen ditu deabruaren maraka hauek. 2012an, hain zuzen, Hail zigurat! izenburuko estreinako lana plazaratu zuen, eta nik neuk urteko lan azpimarragarrienen artean aipatu nuen egunkari honetan: «Munleten elektro-punk-rock soinutik urrun dagoen proposamena da. Jatorria Uler 600 taldean du, Inak hantxe jo baitzuen Munlet abiatu baino lehen. Zortzi kantuetan gitarra iradokitzaileak eta tempo ertain eta ilunak nagusitzen dira. Oraingoan, rock eskema klasikoetatik hurbilago dauden doinuak idatzi ditu. Abestiak sinpleak izanagatik ere, ñabardurez josita ateratzen dira bozgorailuetatik, konponketa eztiak entzuten baitira han eta hemen».

El regreso del niño indio hau, baina, ez da bere aurrekoen jarraipena, inondik ere; batetik, lan askotarikoagoa delako, eta, bestetik, ezaugarri berritzaileak biltzen dituelako, tartean, euskararen presentzia handiagoa. Horrekin batera, grabazioak zantzu biografikoak gordetzen ditu, edo hamabi kantuek nolabaiteko mapa biografikoa osatzen dute, diskoa Inaren bizitzaren azken urteotako soinudun biografia bat baitirudi. Areago, bere bizitza musikala marraztu duten musiken bilduma bat dela esatera ausartuko nintzateke. Inak berak eskatutako promozio orrian hauxe idatzi dut diskoak nigan eragindako erreakzioaren inguruan: «Bere bizitzaren eta musika zaletasunaren erradiografia zehatza edo potreta koloretsua da, eta argazki horretan, desertuak, ametsak eta hildakoak biltzen dira, alegia, giro onirikoak, atmosfera sikuak eta pasarte ilunak. Hori guztia uztartzeko, baliabide eta erreferentzia asko baliatu ditu».

Hala, erreferentzien zerrenda amaiezina da, grabazioak bere pertsonalitate ipurterrea xehetasun osoz islatzen baitu: Nick Drakeren itzala, Intxaurbakoitza; western paisaiak, El regreso del niño indio; Spiritualizeden hipnotismoa, Hurbileko izarraren azpitik; elektro lanbrotsua, Los Muertos; sehaska kantak, Zapata zein beteko dizu; The Crampsen primitibismoa, Zaldia, akerra eta inframunduko beste pizti batzuek, edo Mendarokoak biziki maite dituen Cancer Moon, Yellow Telephone doinuaren moldaketa tarteko.

Inaren proposamena zale askoren gustukoa izango da, bihotzaz eta ezagutzaz eraikita baitago, baina batez ere zintzotasunetik egindako omenaldi bat delako. Musikariaren barrua josi duten artistei luzatutako oparia da, bere ezaugarri propioekin jantzia. Azkenik, diskoaren bi bertsio plazaratu ditu, estandarra, digipack formatuan, eta sorpresaz beteta datorren kartoizko kutxa batean datorren bertsio haluzinagarria.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere beharrezkoa izango da maskarak erabiltzea

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak

Irati Urdalleta Lete

Astelehenetik hogei pertsona biltzeko aukera egongo da. Diskotekak eta gaueko tabernak itxita mantenduko dituzte.

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna