ADIERAZPENAREN PASARTEAK

2018ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
«Estatuaren egiturak bere osotasunean kutsatuz, ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzio olatua nagusitu da azken urteetan. Integrismo erreakzionarioak [...] burdinazko sabaia jartzen dio indarrean den konstituzioari, eta talka egiten du gehiengo politikoekin Katalunian zein gure herrian».

«Gizarte zibil garen honetan, gure gaia da autogobernua. Egunerokotasunarekin, pertsonen bizimoduarekin, lotura zuzena dauka [...]. Uste dugu gure estatus berriak eskumen oso eta esklusiboak behar dituela, akordioaren testuinguruan ongi babestuta, alde bakoitzak besteari subiranotasuna aitortuta».

«Izaera demokratikoko aldaketa sakona planteatzen dugu Euskal Herriak Espainiako Estatuarekin izan beharreko harremanetan. Proposatzen den estatusak eta erreformak egungo lurralde eredua aldatzea ekarriko du, estatu nazioanitzari bide emanez [...]. Agertoki horrek egonkortasun politikoa eta ekonomikoa ekartzen lagunduko du».

«Ezin dugu amore eman autoritarismo eredu berriak pizten dituzten politika inbolutibo eta neoliberalen aurrean. Ez diegu seduzitzen utzi behar berez ere iheskorra den eredu autonomikoari, gaur egun ere bete gabeari, ukitu kosmetiko hutsa egitearekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.