Erreklamatzeko aholkatu diete bidaiariei

2019ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Baliteke Aenako langileen grebaren ondorioz hogei bat hegaldi bertan behera geratzea datorren igandean, eta beste batzuetan atzerapenak izatea. Kontsumitzaile elkarte batzuek ohartarazi dute bidaiariek eskubideak dituztela hegaldia bertan behera geratzen zaienean; besteak beste, bezeroari hegaldiagatik ordaindu duen dirua itzuli behar diote, edo, bestela, bidaiatzeko beste modu bat eskaini. Bezeroak beste modu hori bere kabuz bilatzen duen kasuetan, hegazkin konpainiak ordaindu beharko dio. Era berean, hegazkin konpainiak jaten eta edaten eman beharko dio aireportuan zain egiten duen denboran. Azaldu dute bidaiariak kalte-ordaina eska dezakeela hoteleko gauak edo alokatutako autoa galtzean.

Beste kontsumitzaile elkarte batzuek azaldu dutenez, ordea, hegazkin konpainiek ez daukate erantzukizunik, eta Aenari egin behar zaio erreklamazioa. Hala, bidaiariak hegazkin konpainiara jo dezake lehenago, eta, ezezko erantzuna jasoz gero, Aenari erreklamazioa jartzeko aukera izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.