Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Espainiako erregearen abdikazioa. Euskal Herriko erreakzioak

Behatza, txistuak eta makulua

Orain dela bi aste egon zen Espainiako erregea azkenekoz Euskal Herrian, Gasteizen Mercedes-Benz markak duen lantegian, eta mugikortasun arazo franko utzi zuen agerian.
Juan Carlos Borboikoak Euskal Herrira errege gisa egindako azken bisita ofiziala, Gasteizen.
Juan Carlos Borboikoak Euskal Herrira errege gisa egindako azken bisita ofiziala, Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Ivan Santamaria -

2014ko ekainak 3

Erregeak ez du ezer esango; ez du ezer interesgarririk gehitzeko». Mintzo dena Espainiako errege etxeko ordezkaria da. Kazetariei ari zaie, Juan Carlos Borboikoa Gasteizko Mercedes-Benz lantokira egitekoa den bisitaren aurretik. Adierazpen faltan sakondu du, jarraian. «Ez da hasiko autoa polita iruditzen zaion edo halakorik esaten».

Eszena orain dela bi aste gertatu zen, estatuburu gisa Euskal Herrira egin duen azken bisita ofizialean. Aurten egindako azken bisitek eduki ekonomikoa izan dute. Martxoan, Bilbon izan zen, Global Forum Spain batzarrean. Maiatzaren 20an, berriz, Arabako hiriburuan izan zen, Mercedesek egingo dituen ibilgailu berrien aurkezpenean buru izateko.

Gonbidatu guztiak zain zituela iritsi zen erregea ekitaldiaren aretora. Makulu baten laguntzarekin, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Dieter Zetsche Daimler multinazionaleko buruaren parean. Mugitzeko arazo nabarmenak utzi zituen agerian une oro. Hitzaldien txanda amaituta, eguna oroitzeko xafla bati estalkia kentzea egokitu zitzaion. Horretan ari zela erori zitzaion lurrera makulua. Tentsio une batzuk izan ziren orduan.

Lantokira bisita egin zuen ondoren. Besteak beste, ibilgailu baten barruan erregeari argazkiak ateratzeko atondu zuten egoera komunikazio arduradunek, baita langile talde batekin familia argazkia egiteko ere. Bazkarirako hirigunera mugitu zen, Zaldiaran jatetxeraino.

Gasteizen, polemika ugari

Arabako hiriburuan egin du azken bisita ofiziala. Bitxia bada ere, urteotan egindako bisita polemikoenak ere izan dira Gasteizen. Joan den urteko otsailean, esaterako, saskibaloiko Errege Kopa jokatu zen Buesa Arena pabiloian. Igandean jokatu beharreko finalera joan zen Juan Carlos Borboikoa. Bartzelonaren eta Valentziaren arteko partidak baino gehiago, atarikoak sortu zuen zalaparta: erregeak, kantxara agertu zenean, sekulako txistualdia jaso zuen, «kanpora» oihuekin batera. Polemika zenbait egunez luzatu zen, eta Maria Dolores Cospedal PPko idazkari nagusiak horrelako ekintzak «zigortzeko» eskatu zuen.

Beste bisita gatazkatsu bat justu orain dela hamar urte gertatu zen, 2004. urteko ekainean. Erregea Laudion izan zen, Guardian enpresan. Ondoren, Gasteizko alde zaharrera joan zen, Santa Maria katedralera. Ikusleen artean erregearen aurkako oihuak entzun ziren, eta erregeak, segundo batez, ezker eskuko behatz luzea atera zien. ETBko kamerak keinu zatarra harrapatu zuen, eta soka luzea ekarri du harrezkero.

Aurten, beste bisita ofiziala Bilbora izan zen. Global Forum jardunaldia inauguratu ez ezik, Iñaki Azkuna Bilboko alkate zenari bisita egin zion orduan Juan Carlos Borboikoak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Foro Sozialak antolatutako mahai inguruko partehartzaileak, herenegun, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Aitortzarako bide bat» zabaldu du Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak

Julen Aperribai

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak biktima horien aitortzan batzordeak egindakoa goretsi du. Lan hori trabatzeko mekanismoak martxan direla ohartarazi du.

EH Baiko kideak, uztailean, kongresuaren aurkezpenean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ezkerreko abertzale guziak biltzeko gai izan nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Bihar eginen du lehen kongresua ezkerreko abertzaleen mugimenduak, eta ondoko urteetarako bide orri politikoa bozkatuko dute. «Parte hartze handia» nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...