«Unean uneko gabezia bat» dela uste du aldundiak

2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak eginiko salaketei erantzuna eman zien atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ohar batean azaldu zuenez, zahar etxeetan egiten diren ikuskapenek «funtzionatzen dute», eta balio dute «zerbitzuetan egon litezkeen urritasunak detektatzeko». Hala ere, ikuskapen zerbitzura «langile gehiago bideratzeko asmoa» ere agertu zuen. Txara I egoitzari dagokionez, aldundiak uste du «unean uneko gabezia bat» dela, eta halako gertakari batek «ezin duela zaintza sistema osoaren izen ona gutxietsi». ELAri leporatu zion, hain zuzen, egoitzan gertatutakoa «bere mesedetan» erabili izana, «zaintza sistemari kalte eginez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.