SATSEk eskatu du udako kontratuei eusteko

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Euskadiko Erizainen Sindikatuak (SATSE) eskatu dio Osakidetzari udako kontratuak dituzten erizainei eusteko. «Arretaren kalitatea bermatu nahi badugu, erizainen eta emaginen kopurua handitu behar da, eta Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen defizit kronikoarekin amaitu», nabarmendu du sindikatuak.

Jada abian den txertaketa kanpainari erreferentzia egin zion SATSEk. Sindikatuaren erranetan, lan hori erizainek egiten dute, baina erizainak «gainkargatuta» daude. «Lehen mailako arreta erabakigarria izango da. Horregatik, erizain posible guztiak behar ditugu», gehitu zuen SATSEk.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.