Protestak aurrera doaz, batasun saiakera artean

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
CDR errepublikaren defentsarako batzordeek protestarako deia egin zuten atzo ere. Protesta nagusia Kataluniako Barne Kontseilaritzaren aurrean egin zen, Bartzelonan. Ehunka lagun elkartu ziren «preso politikoen» askatasuna eta Miquel Buch Barne kontseilariaren dimisioa eskatzeko.

Barne kontseilaritzaren aurreko protesta gauzatu bitartean, CUPek deitutako hautetsien bilera egin zen, «autodeterminazio eskubidearen aldeko» kargudunak biltzeko. CUPekoekin batera, JxCko, ERCko eta En Comu Podemeko hainbat hautetsik hartu zuten parte, alderdi horiek bileraren aurka agertu arren. CUPen arabera, parte hartu zuten 300 hautetsi ingurutik gutxienez 181 ez ziren alderdi horretakoak. «Elektoralistatzat» jo du bilera ERCk, eta Carles Puigdemonten Errepublikarako Kontseiluak bultzatu nahi duena lehenetsi du JxCk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.