EBk abian jarriko du herritarren ideiak jasotzeko gune bat

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Herritarren ideiak jasotzeko webgune bat jarriko du martxan Europako Batasunak (EB). Egun, proposamenek milioi bat sinadura lortzen badituzte —gutxienez zazpi estatu kideetakoak kontuan hartuz—, Europako Batzordeak erabaki behar du lege bilakatu ala ez; hori egiteko bideak, baina, kritika asko jaso ditu, burokratikoegia delakoan. Beraz, zailtasun horiei aurre egiteko helburuarekin sortuko du EBk webgune berria, eta espero du datorren urtarrilerako martxan egotea.

Sistema berriari esker, Bruselak dio «europar herritartasuna» egongo dela «Europako Parlamentuaren eta Europar Kontseiluaren parean». Nortasun agiri elektronikoak erabili ahalko dira ekimenak sinatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.