DATUAK

2016ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Zuzendariak: Fernando Bernues eta Iñaki Rikarte.

Ekoizpena: Donostia 2016 eta Tanttaka.

Aurrekontua: 800.000 euro inguru.

Aktore nagusiak: Gorka Otxoa, Aitziber Garmendia, Isidoro Fernandez, Ane Gabarain, Sara Cozar, Miren Gaztañaga, Itziar Atienza, Joseba Apaolaza, Josean Bengoetxea, Jose Ramon Soroiz, Ramon Agirre, Mikel Laskurain eta Aitor Beltran.

Parte hartzaileak: Aktoreak, musikariak, abeslariak, dantzariak eta zerbitzariak batuta, 140 lagun inguruk parte hartuko dute.

Ikuskizunak: Atzo hasi eta uztailaren 24ra bitartean, 30 emanaldi izango dira; egunero, astelehenetan izan ezik. Haietako 10 euskaraz izango dira, eta gainontzekoak, gaztelaniaz.

Bertan behera gelditutako ikuskizunak: Eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko dira emanaldiak. Arratsaldean jakinaraziko dute erabakia, eta hiru modu daude kontsultatzeko: 900-84 02 51 telefonora deitzea, dss2016.eu webgunean sartzea edo Donostia 2016ren sare sozialetan begiratzea. Kasu horietan, dirua itzuliko da, sarrera ordaindu zen modu berean.

Iraupena: 3 ordu inguru. 21:00etan hasiko dira saioak, eta ateak ordu laurden bat lehenago zabalduko dituzte.

Ikusleak: 250 ikusle emanaldiko.

Sarrerak: Guztiak amaituta daude.

Alergiak: Afarian, krustazeoak, moluskuak, arrautzak, sulfitoak eta laktosa daude, eta alergiaren bat dutenek [email protected] orrialdera idatzi behar dute.

Behar bereziak: Mugikortasun urria dutenek eta entzumen edo ikusmen arazoak dituztenek, aurreko helbidera idatzi behar dute emanaldia baino hiru egun lehenago.

Aholkuak: Oinetako erosoak eramatea aholkatzen dute, basoan gora eta behera ibili beharko dutelako ikusleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.