Atletico Madril: aurkari gaiztoa finalerako

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Maiatzaren 11n jokatuko du Realak Espainiako Kopako finala, Granadanako Los Carmenes futbol zelaian—23.156 eserleku ditu—. Aurkaria, berriz, Atletico Madril izango da. Espainiako taldeak2-0 hartu zuen mendean Bartzelona herengun, finalerdietan. Ludmila aurrelariak sartu zituen bi golak.

Atletico Madril lider dago ligan. Partida bakarra galdu du, eta, hanka sartze handirik egin ezean, ondo bideratua du titulua. Bi taldeek behin jokatu dute elkarren aurka denboraldi honetan. Ligako lehen itzulian izan zen, eta Atletico 5-0 nagusitu zen. Olga Garciak (3), Jenifer Hermosok eta Ludmilak egin zituzten golak. Bigarren itzuliko partida ligako azken jardunaldian jokatuko dute, maiatzaren 4-5eko asteburuan, finala baino astebete lehenago. Realak 2016ko apirilean irabazi zion azken aldiz Atleticori, Ligan, 0-1; Aintzane Encinasek sartu zuen gola
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.