GAUR GETXON (BIZKAIA) KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Agin Laburu Rezola Astigarraga (1985)
Umetan hasi zen bertsotan, eta hainbat sariketa irabazitakoa da: Lizardi eta Xenpelar besteak beste. Bigarren egin zuen 2019ko Gipuzkoako Txapelketan, eta bigarren aldiz kantatuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Alaia Martin Etxebeste Oiartzun (1987)
12 urterekin hasi zen bertsotan, eta eskolarteko saioetatik hasi zen nabarmentzen. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hirugarren egin zuen 2019an, eta hirugarren Bertsolari Txapelketa Nagusia du aurtengoa .

Nerea Elustondo Plazaola Legazpi (1981)
13 urte zituenean hasi zen bertsotan. Duela 21 urte hartu zuen parte lehen aldiz Txapelketa Nagusian. 2013an sailkatu zen berriro, eta baita 2017an ere; laugarren txapelketa du, beraz, aurtengoa.

Oihana Bartra Arenas Bilbo (1984)
1999. urtean egin zuen lehen plaza, eta bitan irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean ere kantatutakoa da. Laugarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian.

Peru Abarrategi Sarrionandia Aramaio (1997)
Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an. 2015ean izan zen lehenengoz Arabako Bertsolari Txapelketan, eta Arabako bertsolari txapelduna da egun. Aurtengoa du lehen Txapelketa Nagusia.

Unai Mendizabal Jauregi Zizurkil (1992)
12 urterekin hasi zen bertsotan, eta hainbat sariketa irabazi ditu geroztik; Lizardi eta Osinalde besteak beste. 2019ko Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoetan kantatu zuen, eta aurtengoa du lehen Txapelketa Nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.