Ezkurdiaren bolada ona eteten saiatuko da gaur Victor, Legution

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Joseba Ezkurdiak eta Victor Estebanek lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako aurreneko partida jokatuko dute gaur, Legution (Araba, 17:00, ETB1). Txapelketako bigarren partida da bientzat, eta Ezkurdia da faborito garbi apustuetan. Astelehenean jokatuko dute A multzoko beste partida, Olaizola II.ak, eta, sendatzen bada, Altuna III.ak.

Ezustekoa emateko hautagai diren bi pilotari ariko dira elkarren aurka Legution. Biek ligaxka jokatu zuten iazko txapelketan, eta biak ondo aritu ziren. Victorrek bi partida irabazi zituen, besteak beste Olaizola II.ari, eta finalerdietatik tanto gutxira gelditu zen. Ezkurdiak, berriz, Altuna eta Urrutikoetxearen aurkakoetan bakarrik galdu zuen. Arbizukoak lau eta erdian joka dezakeela erakutsi zuen, eta udan erakutsitako jokoak faborito bihurtu du gaurko. Iragan astean 22-16 irabazi zuen Agirreren aurkako partidan. Victorrek, berriz, 22-17 kanporatu zuen Retegi Bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.