GAUR GOTAINE-IRIBARNEN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Ane Labaka Mayoz
Lasarte-Oria (1992)
14 urte inguru zituela hasi zen bertsotan, eta ordutik plazaz plaza dihardu. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen, eta seigarren postua lortu zuen bertan. Lehen aldia du Txapelketa Nagusian.

Eneko Lazkoz Martinez
Etxarri-Aranatz (1983)
14 urte zituenean hasi zen Etxarri-Aranazko bertso eskolan. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta bigarren egin zuen 2021ekoan. Bigarrengoz ariko da Euskal Herrikoan.

Julio Soto Ezkurdia
Iruñea (1987)
14 urterekin hasi zen bertsotan. 19 urterekin kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako Txapelketako finalean, eta bost txapel irabazi ditu bertan geroztik. Laugarren aldiz kantatuko du Txapelketa Nagusian.

Nerea Ibarzabal Salegi
Markina-Xemein (1994)
12 urterekin hasi zen bertsotan, eta, orduz geroztik, eskolarteko hainbat txapelketatan eta gazteen sariketatan izan da. Bizkaiko txapela jantzi zuen 2021eko txapelketan, eta bigarrenez arituko da Txapelketa Nagusian.

Oihana Iguaran Barandiaran
Villabona-Amasa
(1991)
10 urte ingururekin hasi zen bertso eskolan. 2011n hartu zuen parte lehenengoz Gipuzkoako Txapelketan, eta 2015ean iritsi zen finalera lehenengoz. Hau du bigarren Txapelketa Nagusia.

Patxi Iriart Hiribarren
Hiriburu (1988)
Baionan hasi zen bertsotan, 11 urterekin. Xilaba txapelketan parte hartu izan du hainbatetan, eta finalean kantatu zuen 2021ekoan. Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatuko duen lehenbiziko aldia da aurtengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.