Euskara hezkuntzan

ELAk hezkuntza legea ez du negoziatuko

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak iragarri du ez duela Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako ontzen ari diren hezkuntza legea Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko. Izan ere: «Eusko Jaurlaritzak aldaketa txiki batzuk egin nahi ditu, ez besterik, egungo hezkuntza legeari eusteko».

Sindikatuaren esanetan, Jaurlaritzak ez ditu aldatu nahi Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiekin sinatutako hezkuntza itunaren oinarriak. «Ondorioz, hezkuntza legeak ez du murgiltze eredua jasoko, ezta euskal curriculuma garatzeko aukerarik ere; sare banaketa betikotzen du; eta lan baldintzei dagokionez, ez da bermatzen lanpostu kopurua, behin-behinekotasuna kronifikatzen da eta langileak pobretzen ditu».

Azkenean ados jartzea lortu ez badute ere, sindikatuak ontzat jo du azken hilabeteetako bidea, bi aldeek erakutsi dutelako negoziaziorako jarrera. Halere, ikusita helburuak ez direla bete, ez du baztertu mobilizazioetara jotzea: «ELAk borrokan jarraituko du hezkuntza sistema propio, euskaldun, publiko eta inklusibo baterako bidean, baita hezkuntza sistemaren eraldaketa sakonaren eta lan baldintza egokiak bermatzeko edukien alde ere. Helburuok lortzeko beharrezko greba eta mobilizazioak bultzatuko ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.