Estatutua hizpide Gernikan 41. urteurrenean

2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Igandean bete ziren 41 urte Gernikako Estatutua onartu zela, eta Bizkaiko herri horretan gogoratu zuten efemeridea EH Bilduk eta PSE-EEk. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak salatu zuen «nahikoa» dela «bilera bat Madrilen» euskal autogobernua «desagertzeko», eta «beste estatus politiko» bat eskatu zuen: «Herri honetako gehiengo politiko eta soziala aspaldian ari da aldarrikatzen tresna burujabeak behar ditugula, Estatuarekin berdintasunean oinarritutako harremana behar dugula». Iriartek erantsi zuen EAJrekin zuten «gutxieneko akordioa» ez dela bete.

Bestelakoa da PSE-EEren ikuspegia. Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusi eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak estatutuaren balioa goretsi zuen: «Estatutua erreminta kaxa bat da, zeinarekin hezkuntza eta osasun publikoak berma ditzakegun, gure gizarte babeseko sistema indartu, enplegua eta ekonomia sustatu».

Gaineratu zuen Espainiako Gobernua «alde» dutela «autogobernua eduki sozialez betetzen jarraitzeko, Pedro Sanchezek Espainia plural eta kolaboratibo honetan sinesten duelako». Horren adibide gisa jarri zuen estatutuan jasota dauden baina oraindik eskualdatzeke dauden eskumenen transferentziaren aldeko «apustua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.