Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Bi aurpegiko ongietorria

2022ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Urruñako elizan aterpe hartuta zeuden hamabi migratzaile atxilotzeko polizia operazioa antolatu zuten herenegun. Bakoitzak izango du bere istorioa, bakoitzak bere arrazoiak eta, seguru-seguru, bizipen gogorrak dituztela denek, bai euren herrialdeetan eta baita Europara iristeko bidean ere. Amets hori betea zutela sinistuta zeudenean, ametsa hautsi diete. Ikusteko dago zer gertatuko den hamabi atxilotuekin, baina halakoetan zuzenean itzularazten dituztela ari dira salatzen errefuxiatuekin lan egiten duten taldeak.

Bestalde, aste honetan, Ukrainako gerra hasi zenetik sei hilabete bete direnean, administrazioetatik, harrotasunez, eta eskuzabaltasun keinu izugarria balitz bezala, datuak eman dituzte. Hego Euskal Herrian 5.161 asilo eskaera onartu dizkiete Ukrainatik ihesi etorritakoei. Jaurlaritzak 1,2 milioi euro eman ditu laguntzetan, eta eskoletan sartu eta integratzeko laguntza eskaini diete.

Eta bai, harrotzeko modukoa litzateke, iristen diren beste migrante guztiekin ere modu berean jokatuko balitz. Baina, ez. Azalaren koloreak eta jatorriak baldintzatzen du etorkinari egiten zaion harrera, eta sei hilotan nabarmena da bi aurpegi dituela egiten zaien ongietorriak. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Marea Hori batekin egin zuen salaketa ikusgai, atzo, Plentzia eta Gorliz artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.