inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Iseka arrazistak Williamsi

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Iñaki Williams Athleticeko jokalariari iseka arrazistekin eraso diote Espaynoleko zale batzuek. Jokalaria zelaitik ateratzen ari zenean gertatu ziren haren aurkako oihuak, eta kapitainaren bidez jakinarazi zion gertatutakoa epaileari. Hark, baina, partidarekin jarraitzea erabaki zuen. Oso gutxitan gertatzen da partida bat etetea jokalariek —edota epaileek— jasandako iseka edo eraso matxista, arrazista edo homofoboengatik. Berriki eten zuten partida bat, Albaceteko jokalari bati nazi deitu ziotelako. Jakinekoa da zale ugari —are gehiago zenbait futbol zelaitan—, adrenalina ez ezik, barruan daukaten behazuna botatzeko gerturatzen direla kirol emankizunetara. Kontua da, federazioak askotan uzten dituela horretan besterik gabe horretan utzi behar ez liratekeen erasoak.

Atzo, esaterako, ez zuten Williams bakarrik iraindu, baizik eta Athletic osoa. Eta, hori ikusita, neurri zorrotzagoak behar dira, eraso horiek normalduko ez badira. Ez da nahikoa epaileei egoztea ezer ez egitearen erantzukizuna. Taldeak berak ere badauka zereginik. Agian bakarren bati gehiegizkoa irudituko zaio partidatik joatea, baina, neurri gogorrak hartu ezean, eraso arrazistak, homofoboak eta matxistak partidetako giroaren parte bihurtuko dira. Jada bihurtu ez badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.