jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Zergatik Zubieta

2018ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Ez dute espetxerik egingo Zubietan. Espainiako Gobernuak ez du oraindik baieztatu, baina hala jakinarazi du Donostiako eta Gipuzkoako erakunde nagusien aldizkari ofizialak. Espetxearen ordez, gizarteratzeko zentro bat egingo dute. Auskalo nolakoa, auskalo noiz... Bitartean, presoek Martuteneko espetxe zaharrean jarraituko dute, baldintza negargarrietan. Pentsa: «Barrenak zentro hau ixteko eskatzen dit», esan zuen Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendariak 2004an, Martuteneko espetxean izan zen lehen aldian.

Beharrezkoa eta interesekoa da Zubietako espetxearen proiektuari buruz hemeroteka eta gogoeta ariketa egitea: ze argudio erabili diren urteotan guztiotan neurri eta mota horretako azpiegitura bat zuritzeko; zergatik hitz egin den askoz ere gehiago azpiegiturari buruz, espetxe ereduaz edo gizarteratzeaz baino; Donostiako eta Gipuzkoako ordezkari politiko batzuk zergatik tematzen diren postaleko hirian nahi ez dituzten azpiegiturak Zubietan jartzeko; zergatik espetxeen kasuan ere ez den jokatzen herrialde ikuspegiarekin; zergatik diru falta beste argudio batzuk baino indartsuago bihurtzen duten; eta zergatik azpiegitura erraldoien proiektuetan, inbertsioak eta luzera begirako etorkizuna baldintzatzen dutenetan, ez den eztabaida eta erabakia gizartera zabaltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.