mikel p ansa
HIZPIDEAK

Arrazoiak

2020ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Alemaniak 1.479 PCR positibo berri jakinarazi zituen atzo; Hego Euskal Herrian 1.027 izan ziren. Zer gertatzen ari da Euskal Herrian hainbeste positibo agertzeko? Arrazoiak nahi ditu gizarteak, eta goiz da galdera horri arrazoi sendo eta erabatekoak emateko. Hipotesi batzuk egin daitezke, hala ere. Populazioaren batez besteko adina izan liteke faktoreetako bat —Europako zaharrenetakoa du Euskal herriak—. Mugikortasun patroiek eman ditzakete erantzun batzuk. Eta badira beste faktore batzuk hain nabarmenak ez direnak: ohitura sozialak, adibidez. Europako leku gutxitan egingo dira Euskal Herrian adina familia bazkari eta bilera, eta hiru belaunaldi elkartzen dira horietan. Umeen zaintza aitona-amonen lepoan jarri beharrak indartu egiten du arazo hori. Eta bada portaera askotan eragina izaten ari den beste faktore bat ere: konfinamendu luzeak eta neurri murriztaileek eragindako etsipena. Carpe diem (mugatu) baten gisako erantzun bat eragin du horrek akaso: «Balia dezagun uda, udazkenean auskalo nola ibiliko garen eta» moduko zerbait. Bada beste arrazoi bat: proportzioan, munduan test gehien egiten ari diren administrazioetakoak dira Hego Euskal Herrikoak —atzo,4,2 mila biztanleko—; baina, aldi berean, proportzioan positibo gehien ematen duten munduko lekuetako bat ere bada —PCRen %8,5 atzo—. Kasu berri asko gazteak izateak ez du arazoa arintzen: kutsatzea zabaltzen ari den seinale dira datuak. Eta berriro ere munduko ranking okerrenetakoan oso goian kokatzen ari da Euskal Herria. Hori segurua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.