Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Hilekoaren gorabeherak

2021eko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Zakilek nahikoa lan eman dute txertoaren ikerketan ere. Hasieran zurrumurrua eta beldurra zabaldu ziren, txertatuz gero, behar bezala eta behar zenerako ez altxatzeko arriskua eragin zezakeela. Eta, noski, hori gertatuko balitz, gizon askok ez zuten txertoa hartuko. Oso zorrotz eta sakon ikertu zuten gaia, eraginik ez zuela-eta lasaitu bitartean.

Ordea, uterodun gorputzetan ezer gutxi pentsatu dute. Txertoaren albo kalteak sarritan aipatu dituzte: buruko mina, hezurretakoa, besokoa, sukarra... Baina hilekoan hainbat emakumek pairatu dituzten aldaketak ez dira haietan agertzen, nahiz eta kalte horiek jasandakoak baino kasu gehiago izan daitezkeen. Ez dago argi zenbat eragin duen, ez delako apenas azterketarik egin: emakumeengandik iritsi diren kexuen bidez jakin dira.

Horrekin zerikusi handia du osasungintzak emakumeak tratatzen dituen erak. Osasun ikerketa gehienak ez dira sexuaren arabera egiten, eta historian agerian geratu da botiken eraginkortasuna aztertzerakoan ez direla emakumeen gorputzak kontuan hartu, albo kalteak batez ere haiek jasan dituztela konturatu arte. Osasungintza eta politika publikoak aldatu behar direla ikusarazteko beste adibide bat da hilekoarena. Zakilarekin pentsatzeari uzten hasteko garaia ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.