inaki petxarroman
HIZPIDEAK

5.000 zenbaki

2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Erraz esaten da, baina ez da horren erraz egiten. BERRIAren 5.000. zenbakia da eskuan daukazun hauxe. Izatez, 8.789. zenbakia litzateke, Espainiak Euskaldunon Egunkaria ez bazuen indarrez itxi. 16 urtean baino gehiagoan sustatzaileek —laguntzaileak, irakurleak, langileak, BERRIAlagunak...— egindako eguneroko ekarpenari esker, mundua euskaldunon neurrira azaltzen saiatu da BERRIA. Akatsak eta okerrak barne, eguneroko aktualitatea kontatu du, ahalik eta zehatzena eta zorrotzena. Une oro hor egon da, kioskoetan eta harpidedunen buzoietan.

5.000 zenbakietan albiste historikoak jaso ditu. ETA desegiten ikusi du, Ipar Euskal Herriko lehen instituzioaren sortzearen lekuko izan da, eta baita Nafarroako lehen lehendakari abertzalearen zinarena ere. Egun batez bada ere, Katalunia independentearen aldarrikapena bertatik jorratu du, eta baita Eskoziako erreferendumaz informatu ere.

Ezagutu du azken urteotako olde feminista, eta hitza jarri die eguneroko bidegabekerien biktimei, izan migratzaile, bortxa matxistaren pairatzaile edota krisi ekonomikoan kaltetutako sektoreetako kide. Sortzaileek hasi zuten bidetik jardun du, kazetaritza independentea eta konprometitua eginez. Paperaren euskarriaren mugak gaindituz eta Interneten aroak exijitzen duen une oroko presentziaren beharra bere gain hartuz. Orainaz informatuz, etorkizun bat bermatzeko: euskararentzat eta Euskal Herriarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.