inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Bazterreko izateari ezin utzita

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Unescok ohartarazia du aspalditik: euskara desagertzeko arriskuan dago Ipar Euskal Herrian. Begi bistakoa da hori, hizkuntza ez baita ofiziala, eta herritarren %22 bakarrik baitira elebidun. Berriki, baina, beste datu bat eman du Euskararen Erakunde Publikoak. Ipar Euskal Herriko ikasleen %73 euskararik gabeko ereduetan ari dira. Horrek ez du esan nahi, noski, euskaldun egingo dituzten ereduetan ari direla beste guztiak. Baikor izanda, %27 horien erdiek-edo lortuko dute euskalduntzea.

Sekulako lana egin du euskalgintzak Ipar Euskal Herrian. Beti aurrez jotzen duen haizearen aurka, hilzorian den hizkuntzari arnasa amiñi bat eman diote alor askotan. Euskararik gabe geratzen ari ziren belaunaldi gazteak hizkuntzari atxikitzea lortu dute, hein batean, ahalegin itzel horri esker. Duela 20 urteko inkesta soziolinguistikoaren arabera, %11 ziren bakarrik elebidunak 16 eta 24 urte bitartekoen artean. 2016ko inkestaren arabera, %19 dira orain. Etxeko transmisioan gertatutako odolustea ere nolabait eten da azkenaldian. Bazterketa publikoak eta gutxieste sistemiko eta akademikoak, baina, hor segitzen dute. Eta, ofizialtasunaren aitortzarik gabe, gizartearen atxikimendua izango da euskararen helduleku bakarra. Ezinbestekoa bai, baina ez da nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.