mikel p ansa
HIZPIDEAK

Denbora eta teknologia

2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Gutxitan bezala, adostasuna ia erabatekoa da: ezinbestekoa da trantsizio energetikoa, erregai fosilik gabeko eredu batera aldatzea. Eta ahalik eta azkarren egitea aldaketa hori. Ekologista erradikalenek bezala, erregai fosiletan negozioa duten enpresen jabeek ere onartu dute. Botere ekonomikoaren nazioarteko foroetan bezala, maila guztietako instituzioetan eta gizarte erakundeetan ere zabaldu da gogoeta. Gazteak eta zaharrak inplikatu ditu.

Baina, denak denean ados ezin egon, eta badira bi desadostasun handi: lehena, zenbat denbora ote dagoen aldaketa hori egiteko; bigarrena, nola egin behar ote den aldaketa, ereduaren iraultze erradikal bat egin behar ote den, edo erreforma batzuk —gogorragoak edo leunagoak—, eta aldaketa horretan teknologiak zenbateko protagonismoa izan behar duen.

Eta, horri guztiari lotuta, azpi-azpitik doan eztabaida bat: egungo produkzio sistemari zenbateko kaltea eragin diezaiokeen aldaketa ezinbesteko horrek. Hori baita muinean dagoena. Eta hori da, azken finean, trantsizioa «ahalik eta azkarren» egiteak zer esan nahi duen adostasunak lortzeko ezintasunaren iturria. Enpresek denbora eskatzen dute; ekologistek erantzuten dute ez dagoela segundorik galtzeko. Industria sarea ezin dela pikutara bidali diote enpresek; klima aldaketak ez diela itxarongo gogoratzen ekologistek. Eta eztabaidatzen ari diren bitartean, aldaketa bertan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.