inaki petxarroman
HIZPIDEAK

PSOEren bi aurpegiak

2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Meritua dauka PSOEk. Egindakoak eginda, gobernua hartzen duen bakoitzean, oraindik ere gai da duda itxaropentsu bat sortzeko sektore batzuetan, politika batzuk aldatuko ote dituen desiran. Horrelaxe hartuko zituzten batzuek asteon Dolores Delgado Justizia ministro berriak memoria historikoari buruz esanak. «Onartezina da Espainia jarraitzea izaten munduan desagertu gehien dituen bigarren herrialdea, Kanputxearen ostean». Frankismoak desagerraraziak bilatu, egiaren batzorde bat sortu eta auzitegi frankisten sententziak baliogabetzeko borondatea azaldu du. Ez litzateke gutxi, erdia beteko balu.

Benetan egin nahi baliete aurre frankismoaren krimenei, 1978ko sanferminetan Poliziak —artean buru frankistek gidatua— egindako triskantza ikertu, eta azalpen publikoak egin beharko lituzkete. Hasteko eta behin, German Rodriguezi dagokion estatuaren biktima izaera aitortuz eta barkamena eskatuz. Baina, ministroaren ekintzen esperoan, alderdiko beste buruzagi batzuek, Nafarroako gobernu ordezkari Josu Luis Arastik, kasurako, egunotan Iruñean etxeko balkoian 1978ko gertaerak salatzen zituzten pankartak eskegi dituzten pertsonak ikertu nahi ditu, estatua «iraindu» dutelakoan. Zor gehiegi ditu PSOEk frankismoari eta diktadoreariamnistia ematea erabaki zuen trantsizioarekin. Eta zor batzuk sekula ez dira kitatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.