jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Harrera

2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Gizarte mugimenduek, herritarrek, aurrea hartu diete, beste behin, erakundeei. Erakundeen bilera, protokolo eta burokrazia makineria abian jartzerako, herritarrek erantzun diete beste pertsona batzuen—migratzaileen— premia larriei, Bilbon, Donostian, Irunen... Erakundeek migratzaileen noraezari eta bakardadeari sentiberatasun eta eraginkortasun pixka batekin erantzun diotenerako, herritarrek hartu dituzte, lagundu diete, entzun eta erantzun.

Erakundeek zabaldu dute Irungo Martindozenea aterpetxea, 60 migratzailerentzako tokiarekin. Bada zerbait, baina ez da nahikoa, migratzaileekin aurrez aurreko harremana duten herritarren sareko ordezkariek ohartarazi dutenez. Migratzaileek bost egun egin ditzakete gehienez bertan, eta hori muga estuegia da, are gehiago ikusita Frantziako Poliziak Lapurdira sartzeko kontrolak zorroztu dituela eta muga gainditzen duten migratzaileak koplarik gabe bueltatzen dituela. Badira kalean edota Irungo Lakaxita gaztetxean lo egiten dutenak. Badira Euskal Herrian geratu nahi dutenak. Migratzaileei otorduak ematen dizkiete zentroetan, baina luzeak dira otorduen arteko orduak, kalean, noraezean, herrialde arrotz batean, adeitasuna bai baina batez ere mesfidantza jasotzen duten leku batean, milaka kilometroko bidaian sekulakoak eta bi pasatu eta ikusi eta gero. Herritarren sareek agerian utzi dituzte hutsuneak. Erakundeek betetzea falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.