Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bakea eta gerra, eskutik eta lehian

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Armak era askotako arrazoi, justifikazio eta argumentuekin erabiltzen dira, eta erabili izan dira. Historia luzea da munduarena, baina erromatarrek mugarri asko jarri zituzten. Haiena da esaera: Si vis pacem, para bellum. Eta bizi-bizi dago. Ez dago Ukrainara begiratu besterik. Edo Ukrainara armak bidali dituzten estatuetara. Armak bidali dituzte. Armak. Gerra geldiarazteko? Argi dago ezetz. Gerra luzatu, eta bakea... norbere interesen aldeko bakea lortzen saiatzeko.

Gerra ulertzeko modu asko daude, eta bakea ulertzeko ere bai. Gerra ez da beti armekin egiten, eta arma gabe ez da beti bakea. Patxi Azparren Bake-Ekintza Antimilitaristako kideak esana da erresistentzia modu iraunkorrena zibilek egiten dutena dela. Hala gertatzen dela, adibidez, Gazan. Han irauten duten 11.000 familiak direla erresistentziaren muina. Han ere bai baitago gerra, nahiz eta palestinarrei armarik ez bidali. Gerrarako arrazoiak dira errotik eutsi beharrekoak, eta arrazoi horiek konpondu, eskura dauden modu guztietara. Baina horrek asko murriztuko lituzke «bakerako aurrekontuak». Eta armagintzak diru asko mugitzen du, baita gurean ere. Eta gerra ezin da justifikatu bake izenez mozorrotzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.