Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Aske edo/eta zoriontsu

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Gazteen hitz magikoez hitz egiten du Mariasun Landak. Askatasuna zen beraiena. Eta haren ustez, zoriontasuna da oraingo gazteena. Azken hori hitz «magiko-arraroa» dela dio, ez baitu oso ondo ulertzen zer esan nahi duen. «Guk aske izan nahi genuen», dio, «Bai herria, Euskadi, Hirugarren Mundua... Denon askatasuna! Orain, inork ez du esaten: Aske izan nahi dut. Gazteak aske bizi dira... Hor dago tranpa. Ez da tranpa... Zoriontsu izatea oso erraza izan daiteke. Baina aske izateko, askotan faktura handia pagatu behar duzu». Belaunaldien artean saltoa ikusten du hor. Handia. Askatasun nahia motor bat zen lehen. Orain...

Kontrajarrita edo elkar hartuta daude, baina, bi terminoak? Izan al daiteke bat zoriontsu askatasunik gabe? Eta aske izateko bideari ekiteak ez al du azken helburu zoriontasuna? Zerbaitetik, norbaitetik, nonbaitetik askatu, zoriontsuago izateko. Batek ez du bestea ekartzen derrigor, baina biak daude lotuta askatasuna bilatzen duenarengan. Bestaldera, zoriontasun hutsaren bila dabilenak, ez du zertan askatasuna behar, ez behintzat Landak ulertzen duen moduan. Nolabaiteko askatasun indibiduala nahikoa baitu hark, ingurura eta mundura, asko begiratu gabe. Eztabaida zaharra da filosofian gutxi jakiteak zoriontasuna errazten ote duen. Gutxi jakin nahi izateaz ere hitz egin daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.