jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Heriotza, zaintzaren osagarri

2019ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Heriotzaz behar baino gutxiago hitz egiten den arren, sarri hitz egiten da eutanasiaz erabaki bakan baten gisan. Lehen zantzuak, diagnostikoa, tratamendua, osasunaren galera, oinazea... Gaixotze prozesua luzea izan daiteke, eta, medikuntzak gaitz bat sendatu ezin duenean eta horrek pertsonaren galera dakarrenean, prozesu horri amaiera ematen dion azken puntutzat jotzen da eutanasia. Hala, zaintza medikoaren eta zainketa aringarrien kontrapuntutzat jo daiteke.

Bateko eta besteko minak, psikologikoak eta fisikoak, norberarenak eta ingurukoenak, pertsona ordezkatzen duenean, ordea, modu duin batez hiltzea ez da erabaki bakan bat, baizik eta gaixotasun bat pairatzen ari den pertsona baten zaintza osatzen duen beste bat. Heriotza duina zaintzaren osagarri baita, eta minez biziaraztea edo modu bizigabean bizitzea, edozein ikuspegitatik, zaintzaren eta pertsonaren kontrakoa.

Gizartea geroz eta zaharragoa da, eta bizitza luzatzeak ez dakar beti osasuna mantentzea. Harrigarria da, horregatik, zainketa aringarriek —formakuntzan— eta eutanasiak —praktikan— ez izatea merezi duten aitortza. Pertsona baten bizitzan momentu jakin batean ezinbestekoak izan baitaitezke. Heriotza bizitzaren gainbeheran hasten delako, eta duin hiltzea bizitzaren osagarri delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.