Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Robin Hood anarkista

2020ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Aberatsei lapurtu txiroei eman. Robin Hooden kondairan horixe egiten zuen pertsonaia hark Sherwoodeko basoetan. Baina Lucio Urtubiak gainditu egin zuen kondairak esaten duena, eta gauza bera egin zuen 1980ko hamarkadaren hasieran: bankuei lapurtu, talde anarkistei eta beste hainbat kausari emateko. Arkua eta geziak erabili beharrean, txeke faltsuak egiteko makina erabili zuen, bankua mahaian eseri eta negoziatzera behartu arte: «Lapurtzen duenari lapurtzeaz» ez zen sekula damutu, eta behin eta berriro esaten zuen ekintza iraultzaile bat zela eta berriro berdin egingo zukeela.

80ko hamarkadatik antzeko jardunean aritzen diren bankuak ugaritu egin dira —hainbat nazioarteko ebazpen horren lekuko—; Lucio Urtubia bezalakoak, ordea, beti faltan. Diskurtso arranditsurik gabe, edonork ulertzeko moduko hizkeran eta mezu argiarekin inori men egin gabe mintzatzen zen Urtubia, bidegabekerien aurka, umiltasunez, zorrotz, eta ahoan bilorik gabe, Ondaretzat geldituko dira haren lezioak eta haren hitzak, eta eredutzat haren borroka eta ekintzak.

Urtubiaren hitzak dira:«Batek ongi egiten du lo eguna gauza onez betetzen duenean». Ederra izango da betiko loa ere bizitza gauza onez bete duenarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.