jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Aldaketak

2020ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan kudeaketa ona egin duela pentsatzeko —COVID-19 izurriteari aurre egiten batez ere—, aldaketa asko eta esanguratsuak egin ditu Iñigo Urkullu erakundeko lehendakariak. Hezkuntza eta Osasun sailburuak aldatu ditu, besteak beste, ikasturte hasieran eta izurritearen bigarren olatu betean. Zerbaiten seinale da. Osasuna eta Hezkuntza izan ohi dira edozein gobernuren zutarrietako bi, are gehiago egungo egoeran.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburu ohiaren kasuan, nabarmena izan da urteotan guztiotan hezkuntzako eragile ia guztiekin izan dituen eztabaidak, aurrez aurreko jarrerak eta sintonia falta. Nekane Murga Osasun sailburu ohiak denbora gutxi egin du karguan, baina COVID-19aren kontrako neurriak kudeatzea egokitu zaio, eta, egoeraren zailtasunak onartuta ere, hutsune nabarmenak izan ditu, komunikazioan eta gardentasunean, besteak beste.

Urkulluk Ingurumena kendu dio Iñaki Arriola sailburuari. Berez, Arriolaren ardura zuzena izan beharko luke Zaldibarko hondamendiaren kudeaketak, baina sailburua desagertu egin da. Urkulluk Ingurumena kendu dio, baina Arriola ez du kendu gobernutik. Erabaki esanguratsua da.

Urkulluk sailburu asko aldatu ditu, baina funtsezkoena ez da pertsonak aldatzea, lan moldeak eta jarrerak aldatzea baizik. Gehiengo osoak gehiengo oso, gainerakoak aintzat hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.