Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Adinekoak, ezinean

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Argi dago: adinekoak dira osasun pandemia honetan zaurgarrienak, gehien sufritu dutenak, beldurrik handiena pasatu dutenak, gutxietsitakoak eta kontuan hartuak izan ez direnak... Baina bada apenas aipatzen den bestealbo-kalte bat, beste ondorio bat, pandemiak ekarri duen bizimodu ezberdin honetan: arrakala digitala.

Baliabiderik ez dutenen kasuan aipatu izan da arrakala digitala, baina adinekoek ere sufritzen dute; are gehiago baliabiderik ez duten adinekoek —eta ez dira gutxi—. Pandemiak bizkortu egin du zerbitzu pribatu eta publiko askoren digitalizazioa: administrazio digitala, online zerbitzuak, Internet bidezko erosketak, streaming bidezko emanaldi eta kultur ekitaldiak, bideo deiak...

Bizimodu osoa lanean eta, askotan, besteen zaintzan pasatu duten horiek, erretiroa iristean, ezin dute euren kabuz moldatu, laguntza behar dute, eta galduta ibiltzen dira herritar ororen eskubidea diren zerbitzuak eskuratzeko. Gehiengo handi batek ditu arazoak. Eurostaten arabera, 65 eta 74 urte arteko EBko herritarren %5ek dute soilik 16 eta 24 urte artekoen gehiengoaren (%68) gaitasunaren parekoa.

Hirugarren adina deitzen duten horrek merezi du beste trataera bat, beste begirune eta errespetu bat. Besterik ez bada, gainerakoak ere —gehienak behintzat— iritsiko garelako inoiz adin horretara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.