inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Prepolitika

2021eko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak 2006ko ekainean adierazi zuen, Espainiako Kongresuan, errespetatu egingo zuela euskal herritarrek erabakitakoa. Uler zitekeen, beraz, herritarren erabakia, hitza, herriaren autodeterminazioa errespetatzeko urrats bat egin zuela. Errealitatetik urrun dago irudipen hori, denborak erakutsi duenez.

BERRIAk atzo argitaratu zuen elkarrizketan, Rodriguez Zapaterok argi utzi zuen zer irizten dion «utopia independentista» deitu dion horri. Demokraziak, Espainian, eredu konstituzional bat finkatu zuenean, «prozesu prepolitikoa itxi» egin zuela uste baitu. Alegia, horrekin bat ez datorrena ameskeria da.

Hori pentsatzen du euskal gatazkarekiko aldarte irekiena izan duen azken hamarkadetako gobernuburuak, bere bulego txukuna Barack Obama AEBetako presidentearekin egindako bilera baten erretratu batez hornitua duenak.

Pedro Sanchezek argiago hitz egin du aste honetan, metaforarik gabe: PSOEk ez du inoiz onartuko autodeterminazio erreferendum bat. Ez da ezusteko bat izan. Kontrakoa esatea litzateke harritzekoa. Beraz, zertara doa Sanchez Kataluniako independentistekin negoziatzera? Rubalcabak ezker abertzaleko buruzagiekin biltzean lortu nahi zuen gauza berera, akaso? Hots, haiek zatitzera, hurrengo negoziazio prozesuan gobernua indartsuago izan zedin, eta independentistak makalago? Joan, beraz, prepolitikaren legeen jakitun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.