HIZPIDEAK

Zirrikitu bat

Mikel P. Ansa -

2018ko ekainak 24
Urrats garrantzitsua egin du Euskal Elkargoak, euskarari aitortza ofiziala eginda. Hasteko, adi aztertu behar da terminologia: aitortza ofiziala egin die euskarari eta okzitanierari, ez ditu ofizial izendatu. Euskara eta okzitaniera hizkuntza ofizial edo koofizial izendatu izan balituzte, aurki baliogabetuko zutelako erabaki hori —halaxe egin zieten korsikarrei—. Elkargoaren hizkuntza politika zehazteko txostenaren funtsak prefetarekin negoziatzen aritu dira, eta hori nabari da terminologian eta edukietan. Frantziako Konstituzioak ez du modurik uzten ez euskara eta ez frantsesa ez den beste hizkuntzarik ofizial izendatzeko, eta hori ez da berehalakoan aldatuko. Horregatik, zirrikituek eta anbiguotasunek dute garrantzia; aitortza ofiziala egiteak nolabaiteko estatus bat emango dio euskarari. Zertarako? Euskal Elkargoak bere zerbitzuak euskaraz eman ditzan, eta euskara erabiltzeko aukera izan dezan. Urrats motza irudituko zaie batzuei, baina urratsa da, beste batzuei bide eman behar diena, eta horretarako pentsatua izan dena. Eta hurrengo urratsetan, bat nabarmentzekoa: esperimentazio proiektu bat abian jartzea. Konstituzioak onartzen du lurraldeen artean desberdintasunak egitea, proiektu jakinak garatzeko. Eta euskararen normalizazioak bide hori urratu beharra dauka, Frantziako lege zirrikituak baliatu nahi baditu. Poliki bada ere, hizkuntza politika eraginkorrago bat eraikitzeko oinarriak jartzen ari dira Ipar Euskal Herrian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna