Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Hotzikara

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
«Esan zenbat garezur kabitzen den, bi kontinenteren artean, zerbaitek eztanda egin gabe» kantatzen zuen Berri Txarrak taldeak. Asko dira garezurrak, gehiegi, baina ezerk ez du eztanda egiten. Bizitzea helburu, pateretan abiatu eta itotzen diren pertsonen irudiak eta albisteak ikusi eta entzutera ohituta-edo, jada ez du hotzikararik eragiten gaiak. Baina, kopuruak izugarriak dira, hotzikara eragiteko modukoak. Mediterraneoan, basamortuan, Libian, Mexikoren eta AEBen arteko mugan... hilotzak pilatzen ari dira; 3.368 dira iaz kontatutakoak —kontatu gabeak zenbat diren, ez da inoiz jakingo—, eta azken 25 urteetan 75.000 hildakoren kopurua aipatzen du IOMk.

«Jendea jendetzat hartzen ez duen jendez beteta» sumatzen ditu bazterrak musika taldeak. Tragedia ikusezina da migratzaileena —ez hiltzen direnena soilik, baita ihesean abiatzen diren guztiena ere—, baina ikusezintasun hori ez da inozentea edo asmorik gabea. Ez ikustea nahiago dute askok; are gehiago, ez ikustea komeni zaie hori ahalbidetu, finantzatu, erraztu eta babesten duten herrialde eta agintariei.

Hitz larria da genozidioa; baina ez al da genozidioa hegoaldetik iparraldera bizitzea helburu hartuta abiatzen direnen sarraskia? Milaka hildako eta desagertu horien erantzukizuna ez da herrialde bakar batena, askorena da. Elkar babesten dute; genozidioagatik auzitara inork eramango ez dituen jakitun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.