Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Erreferentzia guztien beharra

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Gaur amaitzen da Haurren aurrean helduok heldu ariketa. Umeen erreferentzia nagusiak direnen hizkuntza ohituretan eragiten saiatu da egitasmoa. Guraso, zaintzaile, senide eta bestelako hezitzaileak interpelatu ditu, haiek esku har dezaten haurren hizkuntza ohiturak sortzean; alegia, euskaraz egiteko esan beharrean euskaraz biziz etsenplua emateko eskatu die. Zer ikusi hura ikasi. Baina euskaldunak gutxiegi ikusten du euskaraz. Eta gauza jakina da haur eta gaztetxoengan ere ikaragarria dela ikus-entzunezkoen eta sare sozialen eragina. Baina zein hizkuntzatan dago han kontsumitzen dutena? Gehien-gehiena erdaretan. Horregatik dira beharrezkoak Pantailak Euskaraz-ek atzo egin zituen eskaerak: euskarazko ikus-entzunezkoak sortzea, atzerrikoak euskarara bikoiztea, EITB euskararen normalizaziorako tresna bihurtzea, euskarazko streaming plataforma sortzea, atzerriko plataformetan euskararen presentzia bermatzea, zinemarako eta ikus-entzunezkoetarako lege propioak sortzea... Alegia, erabaki politiko sendoak hartzea, eta haiek betetzeko behar beste diru jartzea. Norbanakoaren ahaleginek asko lezakete, baina estrategia eraginkorren eskutik joan behar dute. Heldu jokatzea ez dagokie norbanakoei soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.