Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Oihal beltzak

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Nola da posible munduko beste puntako produktu bat sarean erosi eta berehala etxean jasotzea? Amazonen gisako enpresak inteligentzia artifiziala erabiltzen ari dira, alegia, kontsumitzaileak zer erosiko duen erabaki aurretik badakite zer nahiko duen. Interneteko erosketa ohiturak aztertu, eta gehien eskatzen diren produktuak aurretik biltegiratzen dituzte, hiriguneetatik ahal den gertuen, eta, produktu jakin batzuen eskaintza paregabea eginda, produktu hori beharrezko bilakatzen dute. Horrela, klik batean iristen da etxera eskatutakoa.

Kontsumoaren mundu zoroan mundu osoa klik egiten hasita, ordea, ez da aldatzen erosteko ohitura bakarrik. Aldaketa errotikoa da, kulturala, herriak hiriak eta bizimoduak ere eraldatzen eta moldatzen ditu. Zertarako kalera atera etxera badator? Zertarako herriko dendariarengana jo, aukera badago hark eskainiko diguna halako hamaika eta gainera merkeago lortzeko? Itxita dauden dendaz eta zabaltzen ari diren biltegiz josten ari dira herri eta hiriak, kaleak jendez husten, baina hori gutxi ez, eta, gainera, langileak esplotatzeko bide berriak ere zabaldu ditu teknologiaren garapenak, asko, bizkor eta merke banatu beharraren ondorioz.

Oihal beltzez estali dituzte hainbat dendarik euren saltokiak, gerta daitekeenaz kontzientziatzeko herritarrak. Konexioa ez dadin klik batean gera, jendeen artean baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.