mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Zonbiaren ausikia

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Iazko abenduaren 31ko arratsaldean Txinako Xinhua estatuko agentziak bere webgunean paratu zuen albiste bat, ingelesezko bertsioan, nazioarteari zuzendutakoan: Pneumonia biriko kasuen berri eman dute Txina erdian. Bederatzi hilabete pasatxo geroago, «munduko pertsonarik boteretsuena» erraten zaiona, AEBetako presidentea, ospitale militar batean sartu dute, Urtezahar egunean nazioartean inor gutxik erreparatu zion «pneumonia biriko» horren ondorioz. Tarteko hilabeteetan, gaitzak hankaz goiti paratu du ia mundu osoa.

Edozeinek erranen luke mundu osora erruz zabaldu diren AEBetako fikziozko film edo telesail apokaliptiko horietako baten gidoia betetzen ari dela. Izurria kontrolik gabe zabaldu da, zonbiek ausiki egin berri diote AEBetako presidenteari, eta munduko ordena desegiten hasi da; izan ere, istorio horietako gehienek zerbait erakutsi badute, hori da AEBak eroriz gero giza zibilizazioaren azkena izan ohi dela.

Ezin ukatu Donald Trump COVID-19arekin eritu izanaren kolpe mediatikoa ezin handiagoa dela, baita sortu den eta are gehiago puztu daitekeen anabasa politikoa ere, elementu anitzengatik. Heldu den astean nazioarteko agenda baldintzatuko duten jakinarazpenak izanen dira AEBetako presidentearen osasun parteak, ausikiaren eragina zenbaterainokoa den argituko dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.