martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Seinaleak dira?

2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Hartu du kargua EHUko errektore berri Eva Ferreirak. Bera bakarrik aurkeztu zen errektore izateko hauteskundeetan. Oso adierazgarria da beste inor ez aurkeztea, eta bi arrazoirengatik izan liteke. Lehena, aurkez zitezkeenek Ferreira irabazle segurutzat jotzen zutelako eta uste zutelako ez zuela ahaleginak merezi; bigarrena, komunitate unibertsitarioan inork ez duelako errektore izan nahi, karguak dauzkan kargengatik, eta oso lan zaila delako hautagai bat konbentzitzea urratsa egiteko. Bi aukerak dira, edozein aldetatik begiratuta, kezkatzeko modukoak.

Euskaldunak izan dira EHUk eduki dituen azken errektoreak, denak euskaraz ondo egin dutenak. Etapa hori—errektoreek euskaraz ondo jakitea— gaindituta zegoela pentsatzera iritsita geunden azken urteotan, baina ez da horrela gertatu Ferreiraren kasuan. Hezkuntza dualaz hitz egin zuen atzo kargua hartzeko ekitaldian; badaki zertaz ari den, elkarrizketa duala eman zuelako duela gutxi irrati euskaldun batean.

Nola da posible euskara inoiz egon gabeko ezagutzaren arlo askotan oso profesional euskaldun onak trebatu dituen unibertsitatean arazoa edukitzea garaiotan errektore euskaldun bat topatzeko?

Oso denbora gutxian gertatu da: EHUko errektoreak eta EITBko zuzendari nagusiak ez dakite euskaraz ondo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.