mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Ahanztura kronifikatua

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Anitz dira indarkeria, jazarpena eta mota guztietako txarkeriak pairatu, eta konponbiderik lortu gabe nazioartearen agendatik desagertu diren giza taldeak. Erraldoi geopolitikoren batek defendatutakoen kontrako aldean egotea, interes estrategiko handiko—edo kontrakoa, gutxiko— toki batekoak izatea, planetako botere gune nagusiak urruti edukitzea—geografikoki zein politikoki—... arrazoi bat baino gehiago egon daitezke ahanzturaren oinarrian.

Errusiaren inbasioa hasi zenetik urte erdia baino gehiago igarota, Mendebaldeak ez ditu ahanzturan utzi ihes egin duten milioika ukrainarrak. Ukrainaren saskian arrautza anitz paratu ditu Errusia gelditzeko, eta agendan ditu errefuxiatu horiek. Hala ere, nazioarteko gatazketan arrautzak saskiz mugitzen dira maiz, agendak berridatzi egiten dira, eta babesa dena goizetik arratsera bazterkeria bilakatu izan da. Siriako errefuxiatuei gertatu zitzaien: ate irekiak harresi bilakatu zitzaizkien.

Baina nazioarteak ahanzturaren kronifikazioaren eredu bat sortu badu, hori 1948an israeldarrek kanporatu zituzten palestinarrena eta haien ondorengoena da. 40 urte beteko dira gaur Libanoko Sabra eta Xatilako errefuxiatu guneetan muturreko miliziano kristau libanoarrek 2.000 palestinar inguru hil zituztela. Ordurako, baziren 33 urte han bizi zirela, eta han jarraitzen dute oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.