jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

'Azken ilegalizazioa'

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Urrun dira jada 2016ko Eusko Legebiltzarrerako bozak. Horiek izan dira Hegoaldean egin diren azkenak, eta bi urte baino gehiago pasatu dira dagoeneko egin zirenetik. Maiatzera arte geratzen diren hilabeteak gehituta, ia hiru urtera arte luzatuko da (GEDrenak alde batera utzita) hautetsontzirik gabeko zeharkaldia.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, baina, gaurkotasuna eman die 2016ko irailaren 25eko boz horiei. Izan ere, orduko horretan ez zioten utzi Arnaldo Otegiri parlamenturako EH Bilduren zerrendan aurkezten. Kartzelatik atera berria zen, eta Iñigo Iruin abokatuak argudiatu zuen, espetxe zigorrarekin batera, agortua zela 2021era arteko «zigor osagarria»: inhabilitazioa. Ez zuten aintzat hartu, ordea, eta Otegi efekturik bazen (Donostiako belodromoa bete zuen espetxetik irten berritan) zerrendatik kanpo uztea lortu zuten hauteskunde batzorde eta auzitegiek. Ezker abertzalearen hauteskunde zerrendetako azken ilegalizazioa izan zen. Konstituzionala orain hori zuzentzeko bidean egon daiteke, Iruinek iaz aurkeztu zuen babes helegitea tramitera onartuta.

Konstituzionalak orain dio ez duela bozetan hautagai izatearen «oinarrizko eskubideaz» doktrina jarrita. Alegia, agian Otegik Eusko Legebiltzarreko besaulkietako batean eserita egon beharko zukeela azken bi urte hauetan. Milaka herritarrek aukeratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.