jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Gaztetxeak

2019ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Duela urte batzuk baino gaztetxe gehiago daude. Egunkari honek duela hamar urte baino 30 gehiago zenbatu ditu behintzat. Gaztetxeak daude premia, gogo eta hutsune bati erantzuteko. Gazteek elkarrekin, autogestioan eta parte hartzean oinarrituta, proiektuak eta konplizitateak eraikitzeko, gaztetxeen barruan, baina batez ere gaztetxeetatik kanpora begira, komunitate batean sustraitutako gune gisa. Nabarmentzekoa da kultur eskaintza sustatzeko eta plaza bat eskaintzeko egin duten eta egiten duten lana. Euskal Herriko milaka gaztek parte hartu dute gaztetxeetan. Beste milaka askoren oroitzapenetan bizi dira. Zahartu dira belaunaldiak, gaztetu dira gaztetxeak. Zahartu dira gaztetxeak, berritu dira eztabaida eta arazo zaharrak. Zahartu dira belaunaldiak, berritu dira jokabideak: horren adibide da, esaterako, zenbait gaztetxe migratzaileen behin-behineko etxe bihurtu izana.

Gaztetxeak deserosoak izan ohi dira agintarientzat, eta haiek ixteko joera izan dute, indarkeria baliatuta, baldintzak gogortuta... Kasu batzuetan, oi kasualitatea, eraikinak okupatu eta gero jakinarazi dituzte eraikin horietarako planak. Badira proiektu publiko edo pribatu baten izenean gaztetxea hustu edo eraitsi eta urteak hutsik daramatzaten eraikinak eta orubeak ere.

Gaztetxeak adina dira ia kudeaketa ereduak eta errealitateak. Guztiek egiten diete ekarpen bat, ordea, beren inguruari eta ingurukoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.