Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Emakume maltzurrak

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Ume batek aitarenganako ezinikusia edo beldurra agertzen duenean, ohikoa da pentsatzea ama manipulatzaileak asmatutako gezur handi baten ondorio dela, ez tratu txarrak edota intzestua jasan izana, edo aitak ez duela behar bezala zaindu.Aita errugabetzat jo ohi dute, eta ez da aztertzen zer gertatu den. Umeen aurkako bortizkeriaren alorrean diharduten elkarteek ohartarazi dute GASGurasoen Alienazioaren Sindromea—aurrez ama maltzurraren sindromea deitzen zioten— eta antzeko teoriak erabiltzen direla sexu abusuak eta tratu txarrak ez ikertzeko, familia barruko abusuen auziari ez heltzeko.

GASak ez du oinarri zientifikorik, ezta medikorik ere, eta gaixotasunen zerrendan sartzeari uko egin diote nazioarteko osasun erakundeek, baina hala ere, justizia administrazioetan eta gizarte zerbitzuetan egunero erabili ohi da, familia zuzenbidearen izenean, umeak zer esateko duen entzun gabe, eta amari maiz tratu txarrak betikotuz, umearen zaintza kentzen diotenean. Neutraltasunez jantzitako asmakizuna da GASa, ideologia misogino eta patriarkala, eta jokabide horiek erakundeetan indartsu dirauten seinale. Bihar teoria horiek praktikatzen dituztenetako asko jarriko dira indarkeria matxistaren kontrako leloen atzean, egunero GASaz indarkeria elikatzen duten bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.