Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Entusiasmoa, antolakuntza, imajinazioa

2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Badago entusiasmo anitz, esperantza anitz, baina antolatua izan behar da. Frantziako eta Espainiako estatuei inplikatzeko eskatu behar zaie». Brian Currinen hitzak dira, presoen auziaz, atzo, Baionan. Amorrua antolatu leloaren bertsio baikorrago bat izan daiteke. Amorruaren partez entusiasmoa dago, baina antolaketaren beharra nabarmendu du. Izan ere, hor dago duela 10 urte Aieten zegoen arazo nagusia: Espainiako eta Frantziako gobernuen parte hartzeko asmorik eza. Eta horrexen ondorio da azken hamar urteak ez ezik datozenak ere hartuko dituen erronka nagusia: nola egin aurrera alde bakarreko erabakiak hartuta; edo zein mugimendu egin, aurrean dagoenari geldirik egotea eragozteko. Luhuson lehertu eta ezagutu zen operazioak ekarri zuen hamar urteotako beste irakaspen bat: entusiasmoa eta antolakuntzak hirugarren lagun bat behar dute: imajinazioa. Gauzak egiteko modu berriak asmatu behar dira. Probak egin, eta egoskortu, harik eta balio duen modua topatu arte. Entusiasmoa galdu gabe. Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea Aietez, atzo: «Metodo ona ote zen? Seguruenik ez zegoen besterik». Eta oraindik ere ez dago beste metodorik. Eta auzietan auziena geratzen da asmatzeko: nola eraiki nazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.