Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Esperantzara kondenatuta

2022ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Etsipenetik itxaropenera eta itxaropenetik etsipenera saltoka dabil gizakia pandemiaren olatuaren gorenean. Izurriaren autokudeaketa garaiotan farmazietan saltzen dute segurtasuna inor kutsatzeko beldurrez dabilenarentzat. Makilatxoarekin sudur zuloak astindu eta marra bakarra ikusteak eman die familiako afari eta bazkaritarako adorea askori. Norbera kutsatzeko beldurrak eraginda neguko solstizioa bakar antzean ospatzea erabaki duenik ere bada. Eta horrelaxe, oraintxe pozik, oraintxe lur jota. Aurrera egin nahi. Esperantza etsipenari gailentzeko ahaleginean.

Halaxe dago kultur komunitatea ere. Aurrera egiteak ematen duen itxaropenarekin. Bi urteotan bertan behera gelditu dira hainbat ekitaldi, eta antolatzera ere ez dira iritsi beste mordo bat. Kasu batzuetan lortu da egoerara egokitu eta aurrera egitea. Adibidez, Xilaba eta Bizkaiko eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak jokatu ziren iaz, berez egitekoak ziren baino beranduago izan arren. Salto bat egingo du Bertsozale Elkarteak aurten, eta euskal komunitatearentzat hain garrantzitsua den Txapelketa Nagusia antolatu du. Eta, bertsoez aparte ere, kultur agenda betea dator. Etsipena baztertzeko itxaropenari egin behar zaio leku, eta, itxaropena bada, aurrera egin behar da. Hirugarrengoan gauzak hobeto joango direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.