Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sortzaileen lanak

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Nork ez du amestu umetan artista izatearekin? Kantari, idazle, aktore, margolari... Izar, azken batean. Gustatzen zaiona egitez biziko den eta biziaraziko duten sortzaile ahaztezin eta arrakastatsua. Agertokian musikari bat ikustean, ordea, nekez pentsatzen da lan nekeza dela haren sorkuntza, gustura aritu arren. Sortzaile gehienek ez dute inondik ere idealizatutako bizimodu hori: prekarioa da haien bizitza, ziurgabea. Eta lehen prekarioa zena are prekarioagoa bilakatu da pandemiarekin batera. Gutxi hitz egiten da horretaz, baina sektorea oso egoera larrian dago.

Hori gutxi balitz, abiadurak eta irabaziek gero eta gehiago agintzen dute, denbora ahalik eta gutxienean ahalik eta irabazi gehien lortzeko borrokak, baina bateraezinak dira kulturaren ideiarekin. Sormenak beharrezkoa duen denborak irabazien logikatik kanpo egon beharko luke.

Praktika orokortuez harago, berriz, herrialde guztiek ez dute kultura berdin baloratzen, eta Euskal Herrian instituzioek badute zeregina kulturgileak duintzen, nekez lor daitekeelako kultur indartsu bat sorkuntzaren oinarrian direnei duintasuna eskaintzen ez bazaie. Pako Aristik galdera handi bat ikusten du gogoeta guztien azpian: «Euskaraz egindako kultura zer da herri honentzat?»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.