inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ardatz nazionalean bat eginda

2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Immigranteekiko eta Europako Batasunarekiko alderdien jarrera baldintzagarria izaten da Europako estatuetako hauteskundeetan. Gai horiek bereizten dituzte alderdi sistemikoak eta azkenaldian gero eta indar handiagoa hartzen ari diren eskuin muturrekoak. Marra gorri indartsu batek bereizten ditu alderdi kontserbadoreak, kristau-demokratak, laboristak eta sozialdemokratak, eta duela gutxira arte oso ordezkaritza txikia zuten ultraeskuindarrak. Bereizketa horrek ezinezko egin du, besteak beste, Marine Le Penek Frantziako errepublikanoekin batera gobernatzea, eta Alemaniako alderdi naziek Angela Merkelen CDUrekin hitzarmenak egitea.

Espainian bada ardatz garrantzitsuagorik, ordea: nazioen arteko barne gatazkak zehazten duena, hain zuzen ere. Ardatz horretan bat datozenez, segituan jarri dira ados Vox neofrankista eta PP-C's Andaluziako gobernua osatzeko. Han bezala kongresuan ere ez lukete arazorik izango gauza bera egiteko.

Zer pentsatua eman beharko lieke horrek euskal eta katalan errealitate nazionalak babesten dituztenei. Hurrengo bozetan erronka ez baita bakarrik PSOEk edo eskuindarrek gobernatuko duten, baizik eta nork hartuko dituen estuen Kataluniako —eta Euskal Herriko—subiranistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.